Euskal kultura, hamazortzi egunez dir-dir Bilbon
EiTB.eus | Loraldia Festibalaren 8. edizioa aurkeztu dute gaur, asteazkenarekin: martxoaren 7tik 27ra egingo dute, Bilboko hamabost espaziotan. Aurrera begira, sorkuntzarekin lerratuta, bizi den jaialdi honek, dena dela, Bernardo Atxagaren lehen liburura, Etiopia-ra, jo du aurtengo edizioko leloa, Hautsi zen anphora!, aukeratzeko. Duela lau hamarkada, Atxagaren liburu hartatik abiatuta, Ruper Ordorikak lan horretako hainbat poema kanta bihurtu zituen eta Hautsi da anphora diskoa aurkeztu zuen. Orain, Korrika Kulturalaren eta Loraldiaren elkarlanari esker, berriz taularatuko dute ikuskizuna […]