BERRIAK | NOTICIAS

Zabalik dago Gabonetako kirol udalekuetan izena emateko epea Galdakaon

todaynoviembre 29, 2022

Fondo
share close

Galdakaoko Udala | Dagoeneko zabalik dago Gabonetako kirol udalekuetan izena emateko epea, online bidez, edota modu presentzialean Urretako zein Unkinako kiroldegietan. 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei bideratutako udalekuak izango dira eta bi txandatan gauzatuko dira: abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 5era.

Lehenengo txandarako prezioak honako hauek izango dira: abonatuak 70 euro eta ez abonatuak 84 euro. Eta bigarrenerako, aldiz, abonatuek 56 euro ordaindu beharko dute eta ez abonatuek 67,2 euro.

Jarduerak Unkinako eta Urretako kiroldegietan izango dira, 09:00etatik 14:00etara; haurrak ekarri eta eramateko zerbitzua, berriz, 08:30etik 09:00etara eta 14:00etatik 14:30era egongo da erabilgarri.

Informazio gehiago kiroldegietako harrera kontroletan emango da.

Escrito por Mozoilo Irratia

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


0%