Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Últimas horas de fiesta en Basauri y Durango: disfruta del finde con todo esto Arrastion Bizkaia
Música, magia y demonios: la locura de KPop Demon Hunters Arrastion Bizkaia
Galdakon, fiestas en Basauri y más cositas para disfrutar del finde Arrastion Bizkaia
DC Renace: El nuevo pulso de Superman y Peacemaker Arrastion Bizkaia
¡La asociación de juegos de rol Rigor Mortis cumple 30 años! Egunon Bizkaia
Kimetsu no Yaiba: El Castillo Infinito - La película que rompió todos los récords Arrastion Bizkaia
Hemos vuelto - Frikción #0 Arrastion Bizkaia
Mondra: Orgullo, Electrónica y Gallego sin Armarios Arrastion Bizkaia
Longlegs: El mal escribe cartas Arrastion Bizkaia
todaydiciembre 4, 2024
Zientziak protagonismo osoa hartuko du abenduan Bidebarrieta Kulturgunean, bertan egingo diren goi mailako euskarazko bi topaketekin. Lehenengoa asteazken honetan bertan egingo da, abenduaren 4an, zientzia eta bertsolaritza uztartuko dituen ‘Jakinduriek mundue erreko dau’ ekitaldiarekin.
Zientzialari eta bertsolariek gai bat aukeratuko dute gai horri buruzko azalpenak emateko, beren ikuspuntu bereziarekin.
Ondoren, abenduaren 18an, asteazkena, ‘Teknologia kuantikoak: zer da hori?’ hitzaldia programatu da, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren barruan.
Bi hitzorduak 19:00etan hasiko dira eta sarrera librea izango da lekua bete arte, streaming bidez ere emateaz gain.
‘Jakinduriek mundue erreko dau’ jardunaldiak euskal ikertzaile eta zientzialariek emango dituzten 10 minutuko euskarazko hiru hitzaldi izango ditu, zientzia kontzeptuak labur eta modu atseginean azaltzeko. Saio bakoitzaren ondoren, gai bat proposatuko du aurkezleak, bertsolariek bertsoak inprobisatzeko aukera izan dezaten.
Idoia Torregarai Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) kazetaria eta komunikazio arduraduna izango da ekitaldiaren gidaria eta Iruri Altzerreka eta Julio Soto bertsolariekin batera, Cecilia Fernandez, UPV/EHUko eta PAU eta Aturrialdeko (UPPA) unibertsitateetan Hizkuntza Doktoregaia; Aloña Aldasoro, Genetika, Antropologia eta Animalien Fisiologia Doktoregaia UPV/EHUn; eta UPV/EHUn Zientzietako Hezkuntzan doktoregaia den Oier Pedrera izango dira.
Bestalde, Javier Aizpuruak, Basque Quantumeko (BasQ) eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Ikerbasqueko irakasleak, «Teknologia kuantikoak: zer da hori?» hitzaldia emango du, teknologia kuantikoaren oinarrizko kontzeptuak azaltzeko.
Bidebarrieta Kulturgunea kulturari eskainitako gunea da Bidebarrietako Liburutegiaren barruan. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea dago. Ekitaldira joaterik ez badago, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.
Escrito por Mozoilo Irratia
bidebarrieta du hartuko protagonismoa zientziak
20:00 - 22:00
22:00 - 23:00
23:00 - 00:00
00:00 - 02:00
02:00 - 04:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)