BERRIAK | NOTICIAS

Ingurumenaren Kongresu Nazionalean hartuko du parte Bilboko Udalak

todaydiciembre 3, 2024

Fondo
share close

Jasangarritasunarekin eta hiri-mugikortasunarekin daukan konpromisoa berretsiko du Bilboko Udalak egun hauetan Madrilen ospatzen ari den Ingurumenaren Kongresu Nazionalean (CONAMA).

Conama Fundazioak antolatutako ekitaldi hori erreferentea da Espainian ingurumenaren eta garapen jasangarriaren arloan, eta, bertan, adituak, erakundeak eta enpresak batzen dira jasangarritasunaren erronka globalei buruz eztabaidatu eta soluzio berritzaileak proposatzeko.

Nora Abete Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko ordezkariak «Estrategias urbanas para garantizar el derecho a la movilidad» saioan parte hartuko du. «ZBE: menos contaminación y más salud» izenburupean egingo duen hitzaldian, Bilbon emisio gutxiko eremua ezartzearen esperientzia aurkeztuko du Abetek; izan ere, neurri hori hiriko mugikortasuna eraldatzen ari da joan den ekainaren 15ean martxan jarri zenetik. 

CONAMAren esparruan, Nora Abete Bilboren ordezkari izango da RedBici sarearen 2024ko urteko batzarrean; bizikleta garraiobide jasangarri gisa sustatzeko konpromisoa duten erakundeen Estatuko sarea da hori. Bileran, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira: BiciRegistro-ren bilakaera, Decarbomile ziklologistikako Europako proiektua eta 2025erako lanerako plana. 

Gainera, RedBici sareak Bizikletaren 2024ko Espainiako Barometroa aurkeztuko du IFEMAn. Bi urtez behin egiten den azterlan horretan, Estatuko bizikletaren erabilerari buruzko datuak, erabilera horren bilakaera eta bizikleta garraiobide jasangarri gisa sustatzen duten politikak jasotzen dira. 

Bilboko Udalak konpromiso irmoa erakutsi du bizikletarekin, mugikortasun jasangarriaren ereduaren funtsezko parte gisa. Uriak bidegorri-sarea handitu du (75 kilometro ditu orain), eta Bilbaobizi bizikleta-zerbitzu publikoa berritu du. Gaur egun, pedalei eragiteko laguntza duten 1.250 bizikleta eta 68 mailegu-puntu baino gehiago eskaintzen ditu zerbitzuak. Neurri horiei, sentsibilizazio-kanpainei eta bizikleta hiri-mugikortasuneko estrategian txertatzeari esker, Bilbo erreferente bihurtu da Europan.

Escrito por Mozoilo Irratia

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


Mi Mañana

access_time08:00 - 12:00
0%