ARRIGORRIAGA

Arrigorriagako Udalak doako hizkuntza-zerbitzua eskainiko die herritarrei euskararen erabilera sustatzeko asmoz

todayfebrero 9, 2022

Fondo
share close

Arrigorriagako Udala | Udalak udalerriko agente nagusiekin (elkarte kultural eta sozialak, kirol-elkarteak, merkatariak, enpresak, etab.) lankidetzan aritzea bilatzen du, Arrigorriaga gero eta euskaldunagoa izan dadin.

Egitasmo honen helburua udalerrian euskararekiko jarrera positiboa transmititzen duen hizkuntza-paisaia lortzea da. Horregatik, doako zerbitzu honek, testuen itzulpenetan lagundu, testu elebidunak diseinatzen lagundu eta testu idatziak zuzenduko ditu. Besteak beste: testuak, gutunak, kartelak, bileren deialdiak, faktura-ereduak, prezio-zerrendak, etab.

Celia Rubio, Euskara eta Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, «gure herriko elkarte eta merkatariei beren eguneroko dinamiketan euskara presente egoten lagunduko dien doako laguntza eskaintzea, euskaldunen hizkuntza eskubidea bermatzen laguntzeko urrats garrantzitsua izan daitekeela uste dugu. Gainera, egitasmo berri honek, herritarron hizkuntza-ohituretan eragiteko baldintzak eskainiko dizkigu».

Escrito por Mozoilo Irratia

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


Asteburua!

access_time08:00 - 14:00
0%