Listeners:
Top listeners:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Para muchos comienza un fin de semana largo. Aquí algunos planes: Arrastion Bizkaia
play_arrow
The Legend of Vox Machina: Fantasía, humor y lucha épica Arrastion Bizkaia
play_arrow
Estas son las nominacion al Game Of The Year 2025 Arrastion Bizkaia
play_arrow
Series que marcaron nuestra manera de ser y sentir Arrastion Bizkaia
play_arrow
Sumérgete en las sombras con Splinter Cell: Deathwatch — espionaje, culpa y redención Arrastion Bizkaia
La agenda de Alazne 27-11-2025 Egunon Bizkaia
play_arrow
Hora Punta – Acción, risa y química perfecta Arrastion Bizkaia
play_arrow
El último samurái en pie: honor, sangre y supervivencia Arrastion Bizkaia
play_arrow
La directora Helena Bengoetxea nos habla de su largometraje PETRUS Arrastion Bizkaia
play_arrow
Planes para dar la bienvenida a la Navidad Arrastion Bizkaia
Arrigorriagako Udala | «Lagunkoia» programa aipagarrienetako bat da. Zahartze aktiboa lantzen du, eta sail horretako arduradun teknikoen arabera, 2021ean ezarritako helburuak bete egin dira: herriguneko erretiratuen zentroan aireztapena hobetzeko lanak egin dira, Abusuko erretiratuen taberna lizitatzea lortu da, helduentzako jarduera kultural eta fisikorako ‘Udaberriko programa’ burutu da eta antzemandako beharrak 2022rako prestakuntza-programaren diseinua gidatzen ari dira.
LTB (Laguntza Teknikoen Bankua) bezalako zerbitzuek ere aurreikuspen guztiak gainditu dituzte eta mendetasuna duten edo mugitzeko zailtasunak dituzten askori egunerokotasuna errazten dien garrantzi handiko programa bihurtu da. 2021ean 15 mailegu (oheak, garabiak, gurpil-aulkiak, makuluak, etab.) eta 30 zerbitzu (terapeuta okupazional baten laguntza teknikoa eta aholkularitza) eskaini dira.
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua ere funtsezko tresna da adinekoak edota mendekoak beren etxeetan zaintzeko eta artatzeko (2021ean 55 pertsona artatu dira). Zerbitzu hori «Zainduz» programarekin osatu da, mendekotasuna dutenei eta haien familiei laguntzeko. Programa honek tailerrak eta prestakuntzak, zaintzaileentzako laguntza psikologikoko taldeak edo aholkularitza-zerbitzuak antolatu ditu, eta 80 pertsona hartu dute parte.
Programa horiei guztiei, gainera, izaera ekonomikoarekin eskaini diren laguntzak gehitu behar zaizkie, hala nola gizarte-larrialdietarako laguntzak edo udalaren laguntza osagarriak. Baita aholkularitza juridikoko zerbitzua ere (93ri eman zaio laguntza 2021ean), besteak beste.
Hala ere, Gizarte Ekintza eta Politika Feministako zinegotzia den Joana Etxeberriaren arabera, Osasun Foroa herriko hainbat kolektiboren eta osasun-, hezkuntza- eta udal-antolaketaren ordezkari diren eragile sozial eta komunitario ugari biltzen dituen gune gisa sendotzea arlo honek egin duen aurrerapen handietako bat da: «guretzat, gobernu-talde gisa, garrantzitsua da gizarte-ekintza, haren izenak adierazten duen bezala, ikuspegi konplexu eta osoa eskatzen duen ekintza bateratu gisa ulertzea. Gure helburua, udal-zerbitzuetan ahalik eta baliabide gehien eskaintzeaz gain, parte hartzeko foro hau sendotzea da, herritarrok hausnartu, eztabaidatu eta erabaki dezagun».
Foroan, parte-hartzaileek batez ere Covid pandemiaren eragina jorratu dute eta hainbat gai landu, hala nola, adinekoen isolamendua, zainketekin lotutako lanen garrantzia, sare solidarioen garrantzia edo egoerak haurtzaroan eta nerabezaroan duen eragina. Gainera, 2021ean, Arrigorriagako osasunari buruzko azterlan bat egin dute, osasun-zentroak eta gizarte-zerbitzuek batera jarduteko protokolo bat abiarazi dute, adinekoentzako programa espezifikoak prestatu dituzte, Generation Equality programaren talde eragile gisa jardun dute (berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka lan egiteko konpromisoak) eta Death Café-ak antolatu dituzte Abusun eta herrigunean.
Escrito por Mozoilo Irratia
Hora de desconectar de todo
20:00 - 22:00
Toma aire, relájate, ya es hora
22:00 - 00:00
gure gaua
00:00 - 05:00
05:00 - 07:00
con Aritz Apraiz
07:00 - 14:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)