ARRIGORRIAGA

Arrigorriagako udalak herri udalekuak eta ludotekak antolatuko ditu uztailaren 5etik 21era

todaymarzo 24, 2022

Fondo
share close
Arrigorriagako Udala | Urtero bezala, Arrigorriagako Udalak lanari ekin dio udan umeentzako jarduerak antolatzeko eta, horrela, hauen arteko elkarbizitza- eta partehartze-ohiturak sustatzeko.

Aurten, gainera, urteroko eskaintza hobeto antolatzeko eta koordinatze aldera, Udalak eta gurasoen elkarteak elkarrekin adostu dituzte datak eta programak. Hau horrela, udalekuak, Abusu eta herriguneko ludotekak, eta Gaztegunearen eskaintzak, uztailaren 5etik 21era burutuko dira.

Udalekuen eta ludoteken ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da eta behar duten familientzat zaintza zerbitzu berezia egongo da 9:00etatik 10:00etara eta 14:00etatik 15:00etara. Lehenengoak 6 eta 11 urte bitarteko umeei (2011-2016 urteetan jaiotakoak) zuzenduta daude, eta bigarrenak, 2017. urtean jaiotakoei.

Osasun-egoerak hobera egin duenez, udako eskaintzaren helburua pandemia aurreko aisialdi-eredua berreskuratzea da. Horrela, familientzako kontziliazio-aukerak eskaintzea, euskara aisiarako hizkuntza gisa indartzea eta gazteen arteko bizikidetza eta parte-hartzea bultzatzea. 

Celia Rubio, Euskara eta Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, “herri udalekuak, eta udako aisialdi eskaintzak orokorrean, oso baliabide garrantzitsuak dira bai familientzat, bai gazteen sozializazio-prozesuentzat, bai euskara aisialdirako hizkuntza gisa finkatzeko prozesuentzat. Horregatik, gure asmoa da Arrigorriagako herritarrei egokitutako eskaintza egitea, jakinda egoerak oso desberdinak izan daitezkeela”.

 

Escrito por Mozoilo Irratia

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


Rock Bizkaia!

access_time05:00 - 08:00
0%