Galdakaoko Elexaldeko jaietan auzoko iturrien historia eta ezaugarriak protagonista
Datorren asteburuan ospatuko dira Elexaldeko jaiak, urriaren 7an eta 8an Aurten Elexaldeko jaietan auzoko iturrietan barrena ibilbidea antolatu du bertako Jai Batzordeak, Ganguren Mendi taldearen laguntzarekin. Orotara 7 iturriren historia eta ezaugarriak ezagutu ahal izango dira larunbatean, urriak 7, 8:30ean hasita; horretarako bideak garbitu eta atondu dira, 6 kilometroko ibilbidea osatuz, pertsona guztientzako egokia dena. Ibilbidea Elexaldeko Andra Mari elizan hasiko da, bertan baitago lehenengoa: Elexaldeko iturria. Horren ostean, Artatzakoa, Uraburukoa, Viverokoa, Altamirakoak eta Kanposantukoa bisitatuko […]
