Xabi Ealo

39 Resultados / Página 2 de 5

Fondo

BERRIAK | NOTICIAS

Euskara hutsean arituko dira bederatzi gazte

Gaztealdia ekimenaren barnean, euskar hutsean arituko dira Euskal Herriko bederatzi gazte. Euska Herriko hainbat guneetatik eta errealitate soziolinguistikoak dituzte bederatzi gazte horiek. Bagabiz Euskara Elkarteko Asier Artetxek eta Garatz Unamunzagak ekimemaneren xehetasunak eman dituzte:

todaynoviembre 10, 2020

IRITZIA | OPINIÓN

Gora Santakurtzak!

Irailak 11 ditu gaur, barikua da. Birus madarikatu hau gure artean ez balego, Santakurtzak hasiko lirateke. Arrastiko zazpiak aldera, musika bandak lagunduta, koadrilla guztiek euren desfilea egin eta gero, denak udaletxeko balkoiari so egongo ginateke.  Duela urtebete balkoi horretan egoteko aukera eta ohorea izan nuen; herriak irratiagatik egin zuena eskertzeko ordua izan zen momentu hori, gaur mezu berdina helaraziko genuke, baina ezin ahaztu birusak eraman dituen galdakoztar guztiak; bihoakie haiei […]

todayseptiembre 11, 2020

BERRIAK | NOTICIAS

Lehen lerroko langileak omenduko dituzte astelehenean

Konfinamenduan lehen lerroan beharren egon diren langilei eskerrak emateko ekitaldia antolatu dute Jai Batzordeak eta Galdakaoko Udalak. Hurrengo astelehenean, hilak 14 eta Santakurtz eguna baliatuta, Ardanza Lehendakariaren parkean izango da eguerdiko ordubatean. Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak adierazi duenez, "ekitaldi xumea izango da, jende gutxirekin". Gaineratu du ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango dela udaleko sare sozialen bitartez. "Arratsaldeko zortzietan balkoietan txalotzen ziren beharginei modu zuzen baten omentzeko ekitaldia izango da", […]

todayseptiembre 11, 2020

IRITZIA | OPINIÓN

Beharrezkoak dira!

Haurrak dira protagonita hirukote honen emanaldietan. Futbol talde bat bailitzan, umeak Pirritxen, Porrotxen eta Marimototsen kamisetak jantzita eta panpinak eskutan, eta baten bat aurpegia ere margoztuta, txintxo-txintxo, baina urduri moduan, ilara egin dute aretora sartu aurretik. "Bizi Dantza" ikuskizuna. Argazkia: Xabi Ealo Behin barruan, eskolako-patioko zarata gogorarazten duen hotsa entzuten da, normala ume asko elkartzen denean. Halako batean, argiak amatatu eta isiltasuna egin da. Publikoa ilunpetan, baina oholtza argiz beteta, […]

todayseptiembre 5, 2020

BERRIAK | NOTICIAS

10 kultur-eskaintza baino gehiago eskainiko ditu udalak abendura bitarte

Irailean hasi eta abendura bitarte 17 kultur-eskaintza eskainiko ditu Galdakaoko Udalak Torrezabal Kultur Etxean, Iñigo Hernando alkateak sare sozialetan ezagutzera eman duenez. https://twitter.com/iharriandiaga/status/1301099689262055424 Egitaraua hurrengo asteburuan hasiko da etxeko txikientzako proposamen batekin. Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek Bizi Dantza emanaldia eskainiko dute zapatu eta domekan. https://twitter.com/GDKOUdala/status/1300834601984761859 Hamazazpi proposamen horietako zortzi euskaraz izango dira; horien artean daude esaterako: Ikimilikiliklik (urriak 3); Gorria (urriak 30) eta Ametsen Urtebetetzea (azaroak 7). Emanaldi horietako asko […]

todayseptiembre 2, 2020

BERRIAK | NOTICIAS

Ordutegiak eta aforoak murriztuko ditu Eusko Jaurlaritzak

Ordutegiak eta jende kopuruak murriztuko ditu Eusko Jaurlaritzak, hurrengo astetik aurrera. Neurriok asteartean zehaztuko dituzte Urkullu lehendakaria buru izango duen bilera batean. Arantxa Tapia ekonomia eta garapenerako sailburuak aurreratu du bi neurri mota hartuko dituztela, alde batetik, EAE osorako neurri murriztaileak eta bestetik leku zehatzetan (herri, auzo, gune..) hartuko diren neurriak. Biek ala biek hiru helburu nagusi izango dituzte: Osasun sistema babestea; Bigarren konfinamendu bat ekiditzea eta birusarekin bizitzen jakitea. […]

todayagosto 15, 2020

BERRIAK | NOTICIAS

Kiroldegia ez erabiltzeagatik kuotak itzuli edo konpensatuko ditu udalak

Espainiako Gobernuak pasa den martxoan ezarritako alarma-egoeraren ondoriz, udal-kiroldegia itxita egon da ekaina erdialdera arte. Hori horrela, Galdakaoko Udalak ordaindutako kuotak itzuli edo konpensatu egingo ditu, betirere, "itxialdiarekiko proportzionala den kopuruan". Kaltetutako pertsonek horrela jasoko dute kuota hori: Banku-helbideraketaren bitartez egin dutenek, irailaren lehen hamabostaldian ordaindutako kuotaren zenbatekoa jasoko dute itxialdiarekiko proportzionala den kopuruan eta helbideratutako abonuaren kontu berberean.Eskuz edo abonu-agiriaren bitartez egin dutenek, ordaindutako kuotaren zenbatekoa jasoko dute itxialdiarekiko proportzionala den […]

todayagosto 12, 2020

Loadingsync

Loading...

Rock Bizkaia!

access_time05:00 - 08:00
0%