BERRIAK | NOTICIAS

Barikupasa itzuli da: Otsaileko saioa inauterien giroan

todayfebrero 12, 2025

Fondo
share close

Urtarrileko Barikupasak arrakasta handia izan zuen, 50 familiak izena eman eta esperientzia aberasgarri bat partekatu baitzuten. Otsaileko saioa ere bertan da, eta inauteriak direla eta, astebete aurreratuko da: otsailaren 21ean ospatuko da, Urreta eskolako patio estalian, 17:00etan.

Oraingo honetan, mundu fantastikoa izango da ardatza, eta parte-hartzaileek gorputz-adierazpeneko jolasetan, apaingarri zoroetan, izaki izugarrien sorkuntzan eta sarearen jolasean parte hartu ahal izango dute. Argizai elkarteko begiraleek ere hainbat sorpresa eta jarduera berezi prestatuko dituzte, giroa magiaz eta dibertsioz betetzeko.

Izen-ematea zabalik

Urtarrileko saioak agerian utzi zuen hizkuntza-ohituretan eragiteko interesa, eta parte-hartze handia ikusita, otsaileko saiorako ere izena ematea gomendatzen da. Plazak mugatuak direnez, parte hartu nahi duten familiek galdetegi bat bete beharko dute Internet bidez, baina baita ekitaldiaren egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da.

Izena ematerakoan, haurren tutoreetako bat bertan egon beharko da eta ahobizi edo belarriprest rola aukeratu ahal izango du.

Martxoko saioa: Euskaraldia izango da protagonista 🗣️💬

Hurrengo Barikupasa martxoaren 28an Kurtzeko plazan ospatuko da, eta Euskaraldia izango du ardatz. Helburua da guraso eta haurren arteko hizkuntza-praktiketan eragina izatea, modu bizi eta dinamikoan.

Escrito por Mozoilo Irratia

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


Mi Amanecer

access_time05:00 - 08:00