Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
El Viaje de Kimetsu no Yaiba y su Final en el Cine Arrastion Bizkaia
Empieza Eurovisión 2025!! Arrastion Bizkaia
El Chacal: Entre las Sombras y la Obsesión Arrastion Bizkaia
Puño Dragón – Rock desde las entrañas Arrastion Bizkaia
Preparándonos para el paso de OT en Bilbao Arrastion Bizkaia
Hacemos un viaje a nuestro ser con los Dramitas de Carmen Lancho Arrastion Bizkaia
Noticias, estrenos y más para disfrutar el finde!! Arrastion Bizkaia
Fresquito y Mango: irreverencia, frescura y mucho arte Arrastion Bizkaia
Looney Tunes – De los años 30 hasta hoy: una historia de locura increíble Arrastion Bizkaia
Capros – El nuevo latido de Barcelona Arrastion Bizkaia
todaydiciembre 2, 2024
Bederatzi erlijio desberdinetako hamabost komunitatek parte hartu dute astelehen honetan, abenduran 2an, ospatutako Erlijioen Mahaiaren topaketa berrian. Bilboko Udalak antolatutako ekimen honetan kontzientzia- eta erlijio-askatasuna gauzatzera bideratuta dauden ekintzak hausnartzen eta garatzen dira, beti herritarren elkarbizitzaren testuinguruan.
Topaketa joan den barikuan, hilak 29, arratsaldean egin zen, eta Iñigo Zubizarreta Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun Saileko zinegotzia izan zen buru. Mahai horren garrantzia azpimarratu zuen: “Mahaiaren jardunak elkarrekiko lana errazten du, eta ikuspegi berriak ematen dizkigu beti, etorkizun partekatu baterantz aurrera egiteko; izan ere, balio-uri baten alde egiten dugu, parte hartzaileagoa, irekiagoa eta inklusiboagoa izango den uri baten alde alegia”.
Bilerak Erlijio Aniztasuna Kudeatzeko Gutunaren Ekintza Planaren emaitzak aurkeztea izan zuen oinarri, eta Bilboko Udalak Tolerantziaren aldeko Udalerriak programaren baitan sinatutako Gutun hori garatzeko proposatu diren neurrien betetze-maila aztertu ziren. Pluralismo y Convivencia Fundazioaren eta Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuaren laguntzarekin, kanpo-ebaluazio bat egin da, hurrengo bi urteetan modu planifikatuan ezarriko diren hobekuntza-alderdiak detektatzeko aukera emango duena, erlijio-askatasuna herritarrek modu eraginkorrean gauzatu ahal izan dezaten.
Horrez gain, Harreragune, Migratzaileak Hartzeko Euskal Zerbitzu berria aurkeztu zen, pertsona migratzaileak hartzeko, informatzeko eta orientatzeko zerbitzu publiko espezializatu gisa, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak sortua eta Zehar-Errefuxiatuekin deritzon elkarteak kudeatua. Zerbitzuaren helburua Bilbora heltzen diren migratzaileei urian kokatzeko prozesuan laguntzea da, bai eta eskubide eta aukerak berdintasunez eskuratzeko prozesuan ere, eta horrek barne hartzen du, baita ere, konfesio ezberdinetako baliabide eta gurtzarako zentroen informazioa eskuragarri izatea.
Erlijioen Mahaia Bilbo, Kulturarteko Uria, III. Udal Planean aurreikusirik dauden neurrietako bat da. Horien bidez, jatorri-, etnia-, kultura-, hizkuntza- edo erlijio-aniztasunaren kudeaketa positiboa erdietsi nahi da, uriko gizarte-kohesioa eta kulturen arteko bizikidetza bultzatze aldera.
Bilgune hori eratu izanari esker, Udalak udal-eremuan erlijio-aniztasunaren kudeaketa publikoarekin loturik dauden politikak garatzen ditu, alde batetik, Bilbon dagoen errealitate sozio-erlijiosoaren ezagutza bilatzeko eta, bestetik, erlijioon aintzatespena erdiesteko; azken batean, Administrazio publikoaren eta erlijio-erakunde eta erlijio-sentsibilitate desberdinen arteko artikulazioa bilatu nahi da.
Erlijioen Mahaian honako erlijio-erakunde hauetako ordezkariek hartzen dute parte: Eliza Katolikoa, Euskadiko Kontseilu Ebanjelikoa, Filadelfiako Eliza Ebanjelikoa, Espainiako Eliza Ebanjelikoa, Zazpigarren Eguneko Eliza Adbentista, Azken Egunetako Santuen Jesukristoren Eliza, Assalam Meskita, Bader Meskita, Al Furkan Meskita, Errekaldeko Meskita, Mourideen Kofradia, Bahá’i Komunitatea, Komunitate Hinduista, Taoistak eta Komunitate Budista. Idazkaritza Teknikoko kide dira, halaber, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua eta Ellacuría Fundazioa.
Escrito por Mozoilo Irratia
bederatzi desberdinetako erlijio hamabost komunitatek
¡De lunes a viernes de 2 a 4 de la tarde toda la música con Edu!
close
zure ilunabarra
19:00 - 20:00
con el maestro Kapi
20:00 - 21:00
21:00 - 22:00
zure gaua
22:00 - 00:00
gure gaua
00:00 - 05:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)