Murrizketen amaiera eta normaltasunera buelta Arrigorriagako kiroldegian
Arrigorriagako Udala | Eusko Jaurlaritzak atzo, otsailak 14, iragarritako osasun-murrizketa gehienen amaierarekin, tokiko erakundeek aurre egin behar diote orain udal-instalazioen erabilera-arauak berregokitzeko eta berrantolatzeko erronkari. Hala egin du Arrigorriagako Udalak udal kiroldegiarekin. Pandemiaren aurreko erabilera arauak eta erabiltzaileek egungo arauei buruz duten iritzia baloratu ondoren, normaltasunera itzultzea erabaki du, hobekuntzaren bat tartean dela. Hauek dira aurreikusten diren aldaketak: muskulazio-gimnasioan aurretiko hitzordua kenduko da eta edukiera normaltasunera itzuliko da. Ikastaroetan gehienez […]
