Zabalik dago Galdakaoko haurreskoletan izena emateko epea
2020-2021 ikasturterako Haurreskolak Partzuergoko zentroetan izena emateko eskaerak modu telematikoan egiteko epea zabalik dago. Eskariak aurrez-aurre aurkezteko epea ekainaren 1etik ekainaren 8ra bitartean izango da, biak barne. 2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Galdakaoko eta Usansoloko haurreskoletan plaza eska dezakete. Hauek dira ezarri diren epeak: a) Eskariak entregatzeko: Online: maiatzaren 21etik ekainaren 8ra- https://ikasgunea.euskadi.eusAurrez-aurre: ekainaren 1etik 8ra b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 30a c) Erreklamazio eta subsanazio epea: uztailaren 1etik 14ra d) Eskaerari uko […]
