Galdakaoko Musika Astea 2022
Galdakaoko Musika Astearen XXXI. edizioa bihar igandea, azaroak 20 hasi, eta ostegunera arte luzatuko da, Maximo Moreno Musika Eskolaren eskutik. Kontzertu guztiak Torrezabal Kultur Etxean izango dira. Honakoa da Maximo Moreno Musika Eskolak prestatuko egitaraua: Igandea, azaroak 20: Galdakaoko “Da Capo” musika bandak “Soinuak senidetzen” kontzertua eskainiko du Sociedad Musical Unión de Pescadores bandarekin, 13:00etatik aurrera.Astelehena, azaroak 21: Arteus Oskestrak Vivaldiren “Las cuatro estaciones” eta Piazzolaren “Cuatro estaciones porteñas” erakutsiko ditu biolinaz, biolaz, biolontxeloz eta kontrabaxuz lagunduta, 19:30ean.Asteartea, hilak 22: […]