Hiru herritarrek eramango dute Korrikaren lekukoa Udalaren kilometroan eta zozketa bidez erabakiko da nortzuk
Galdakaoko Udala | Martxoaren 14tik 24ra izango da euskararen aldeko 23. Korrika, Irundik Baionara. Tarte horretan Euskal Herri osoan zehar egingo duen ibilbidean, Galdakaora martxoaren 21ean iritsiko da, ostegun eguerdiz. Erletxetik 11:55ean sartu, eta Euskal Herriko udalerri gazteenera egingo du jarraian, Usansolora. Ondoren helduko da Galdakao erdigunera, 12:30 inguruan, gero Bengoetxe eta Aperribai aldera egiteko. Udaletxe ondoko kilometroa Galdakaoko Udalak erosi du; 1.780. kilometroa, Ardantza parke ondotik Gipuzkoa kaleko 11. zenbakira artekoa. Herritarrek eramango dute lekukoa tarte horretan, herria herritarrek […]