Martxoaren 11n emango dio Arrigorriagak merezitako ongietorria Edurne Garitazelaia kultur etxeari
Arrigorriagako Udala | Momentuko osasun egoeraz kezkatuta abenduan bertan behera utzitako inaugurazioari berriro heldu dio Udalak. Udalerriko kultur-elkarteekin batera, martxoaren 11n ekitaldi berezia egitea erabaki dute Edurne Garitazelaiaren familiarekin batera. Familiari etxea ezagutzeko bisita gidatua egin eta gero, Maite Ibarra alkateak gonbidatuei ongi etorria egin eta Edurne Garitazelaiaren bizitza erdigunera ekarriko duen hainbat ekimen kultural antolatuko dituzte. Parte hartuko dute, besteak beste, institutuko bertsolariek, Aritz Berri dantza taldeak, Artizarra musika eskolak, Maider Altunak eta Arkaitz Zipitria bertsolariak eta Miren Agur […]