Unibertsitateentzako gomendioak: maskara, leihoak zabalik eta eredu mistoa
Maskara derrigorrezkoa izatea, zentroetako aireztapena hobetzea (ahal den neurrian leihoak zabalik egotea) eta eredu mistoaren (aurrez aurreko eskolak eta telematikoak) alde egitea proposatu du Espainiako Unibertsitate Ministerioak ikasturte berrirako. Manuel Castellsek zuzendutako ministerioak zuzenketak egin ditu ekainean aurkeztutako txostenean, unibertsitateetako hezkuntza sistemarekin lotutako berritasunak jasotze aldera. Hartara, unibertsitate bakoitzak bermatu beharko du ikasle kopuruak ikasgelen edukiera ez gainditzea, betiere, ikasleen artean 1,5 metroko distantzia gorde behar dela kontuan izanda. Horretarako prestatuta ez dauden zentroek bideokonferentzia bidez eman beharko dituzte eskolak. Hain zuzen ere, ikasle kopuru jakin batek ez […]