Gazteei zuzendutako gymkanak uda honetarako
Galdakaoko Topaguneetatik uda honetan 12-16 urte bitarteko gazteek lagunekin gozatzeko proposamen bat prestatu dute, adin horretako gazteei zuzendutako udako gymkanak hain zuzen ere. Zehazki, hiru izango dira aurre-ikusten direnak: ✅ Aperribaiko Topaguneko ingurutik.✅ Usansoloko Topaguneko ingurutik.✅ Indarra eta Plazakoetxeko Topaguneko ingurutik. Gymkanetan parte hartzeko loturak hauxek dira: ? APERRIBAI? USANSOLO? INDARRA eta PLAZAKOETXE Topagune bakoitzeko talde irabazlearentzat Galdakaoko dendetan erosteko 50 euroko bonoa egongo da. Gymkana bakoitza egiteko epea irailaren 3an amaituko da. Saridunak irailaren 4an jakinaraziko dira Topaguneetan.