“Nire oporrak etxean” lehiaketaren sariak banatu ditu Udalak
"Nire oporrak etxean" lehiaketaren sariak banatu ditu gaur Udalak, Gazteria arloaren bitartez. Galdakaoko gazteei eta euren familiei zuzendutako ekimena izan da eta Aste Santuko ez ohiko oporrak "ahalik eta modu dibertigarrienean igarotzeko asmoz sortuta". Bideo edo argazkien bidez, Galdakaoko gazteek eta haurrek duten "ezkutuko talentua" erakutsi dute bi kategoriatan, alde batetik, 6 eta 11 urte bitarteko haurrak; eta 12 eta 15 eta 16 eta 18 urte bitarteko gazteak. Haurren kategorian, etxean bideoak grabatu edo argazkiak atera behar zituzten ekintzaren bat […]