Aste Santuko kirol udalekuak Galdakaon: Izena emateko epea zabalik
Galdakaoko Udalak Aste Santuko kirol udalekuak antolatu ditu aurten ere, haurrek eskubaloia, boleia, dantzak, kirol tradizionalak eta beste hainbat jarduera dibertigarri praktikatzeko aukera izan dezaten. Helburua da gaztetxoen artean bizitza osasuntsu eta aktiboagoa sustatzea. 2012 eta 2019 artean jaiotako umeei zuzenduta daude udalekuak eta bi txandatan egingo dira:📅 Lehen txanda: Apirilak 14, 15 eta 16📅 Bigarren txanda: Apirilak 22, 23, 24 eta 25📍 Lekua: Urreta kiroldegia🕘 Ordutegia: 09:00 - 14:00 (aukera 08:30ean uzteko eta 14:30ean jasotzeko) Prezioak:💳 Lehen txanda: 42€ […]