BERRIAK | NOTICIAS

Inauteriak ospatzeko egitarau oparoa izango dugu otsailaren 9tik 13ra

todayfebrero 5, 2024

Fondo
share close

Beste urte batez, Mozollokerri egingo zaion epaiketa izango da protagonista Galdakaoko Inauterietan: azken urtean gure herrian gertatutako gaitz guztiak ekarri izana leporatuta epaituko dute. Bukaera onik ez zaio aurreikusten pertsonaiari eta ziur aski ehunka lagunen aurrean kiskalita bukatuko du, gure herriari bakea eta harmonia berriro ekartzeko.

Baina hori gertatu baino lehen, dantzak, mozorroak eta dibertsioa ziurtatuta daude, Udalak, herriko hainbat elkarterekin batera, egitarau zabala antolatu baitu ostiralean, otsailak 9, hasi eta otsailaren 13ra arte iraungo duena.

Honakoa da Galdakaoko jarduera programa:

Otsailak 9, ostirala

  • 17:00 HAUR TAILERRAK Inauterietako tailerrak PANPOTX. (Kurtzeko plaza)

  • 18:00 ARATUSTEAK, KOKO-DANTZAN. Andra Mari Txikiren dantza saioa. (Iturrondo plaza)

  • 18:00 INAUTERI DESFILEA ETA MOZORRO ERAKUSTALDIA. Txokolatada, sariak eta oparia. (Aperribaiko frontoian).

  • 19:00 KALEZ KALEA (Plazakoetxetik Kurtzeko plazara)

  • 20:00 Mozollokorren epaiketa (Kurtzeko plaza)

  • 20:15 KALEZ KALEA: GOIZUETAKO ZAHAGI DANTZA eta ANTZUOLAKO SORGIN DANTZAK (Santi Brouard plazatik)

  • 22:00 DJ TXURRU (Kurtzeko plaza)

Otsailak 10, larunbata

  • 12:30 ARETO DANTZA TALDEA. Dantza erakustaldia (Kurtzeko plaza)

  • 17:00 AURPEGI MARGOKETA ETA ZIRKO-JAIA (Urreta auzoa)

  • 17:00 PLAYBACK, MOZORRO LEHIAKETA ETA SARI BANAKETA (Kurtzeko plaza)

  • 19:30 KALEZ KALEA: ALTSASUKO INAUTERIAK (Kurtzeko plazatik Santi Brouard plazaraino)

  • 20:00 IKUSKIZUN IBILTARIA: Zozongo-kolpez blai (Berezikoetxetik Kurtzeko plazara)

  • 21:30 HERRI AFARIA (Kurtzeko plaza)

  • 23:00 MIKROFONO IREKIA eta PHOTOCALL-a (Kurtzeko plaza)

Otsailak 11, igandea

  • 12:30 HAUR ETA FAMILIENTZAKO Disko txiki festa. (Kurtzeko plaza)

  • 17:00 UMEENTZAKO TAILERRAK: Tailerrak, aurpegi margotzea, bizidun futbolina eta jolas erraldoiak. Jarraian: GYNKANA ETA TXOKOLATADA (Urreta eskola)

  • 18:00 MARIATXI KONTZERTUA : Juvenil los gavilanes (Kurtzeko plaza)

  • 18:45 HAUR ETA GAZTE MOZORROTUEN DESFILEA (Urreta eskola)

Otsailak 13, asteartea

  • 18:00 HAUR IKUSKIZUNA Aurkitu gabeko altxorra ZIRIKA ZIRKUS (Kurtzeko plaza)

  • 19:00 MOZOLLOKERREN EPAIKETA ETA ERRETZEA (Kurtzeko plaza)

Usansolok ere bere inauteriak izango ditu, programazio honekin:

Otsailak 10, larunbata

  • 12:30 KALEJIRA ETA DANTZAK: LANTZEKO INAUTERIAK (Unkina plazatik plazaz plaza)

  • 18:30 KALEZ KALEA ETA MIEL OTXINEN ERRETZEA. Ondoren ERROMERIA (Unkina plaza)

Otsailak 13, asteartea

  • 17:30 HAUR TAILERRAK, MOZORRO DESFILEA ETA SARI BANAKETA (Ludoteka)

Escrito por Mozoilo Irratia

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


0%