Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
The Last of Us: Amor, pérdida y supervivencia Arrastion Bizkaia
Julia González conocida como "Bella" llega para conquistarnos con sus letras! Arrastion Bizkaia
Noticias, estrenos y más para disfrutar el finde!! Arrastion Bizkaia
Frisbi: el powerpop cotidiano que necesitas descubrir Arrastion Bizkaia
¡Alerta de Anime! Hoy: Fire Force Arrastion Bizkaia
Letras que te llegan al cor, Paula Erre Arrastion Bizkaia
Películas que recordar en esos momentos de apagón Arrastion Bizkaia
Ellos son los Niños Raros que tanto nos gusta escuchar!! Arrastion Bizkaia
Noticias, estrenos y feliz finde!! Arrastion Bizkaia
Melancolía y verdad: el universo de Miguel Cervera Arrastion Bizkaia
todaymarzo 15, 2024
Galdakaoko Udala | Ostegunean, martxoaren 21ean, iritsiko da Korrika Galdakaora. Erletxetik 11:55ean sartu, eta jarraian Usansoloko herriari bira eman ondoren helduko da Galdakao erdigunera, 12:30 inguruan.
Herri erdi erdiko kilometro bat, 1.780. kilometroa, Galdakaoko Udalak erosi du. Udaletxe ondoko kilometroa da, Ardantza parke ondotik Gipuzkoa kaleko 11. zenbakira arte doana. Udalak herritarren esku jarri du lekukoa eramateko aukera, herritarrak direlako herriaren oinarria, eta eskaera egin dutenen artean zozketa eginda erabaki du zein hiru galdakoztarrek eramango duten Korrikaren lekukoa kilometro horretan.
Irati Zamalloa, Karmel Lacuesta eta Loiola Ealo dira Udalaren izenean lekukoa eramango dutenak. Iñigo Hernando alkateak eta Izaskun Barbarias Euskara zinegotziak eman dizkiete horren ardura adierazten duten Korrikaren petoak.
Hona hemen Korrikak Galdakaon egingo duen ibilbidea eta kilometro bakoitzean lekukoa nork eramango duen:
Martxoak 21, asteazkena
11:55ean, Erletxen. Aek-k eta Aginagalde enpresak eramango dute Korrikaren lekukoa.
12:01ean, Askarrin. U113k, Usansolo Futbol Salak, Ujabak eta Lamintxuk eramango dute lekukoa. Usansolora egingo du bertatik Korrikak.
12:32ean, Uraskan, Shiade ondoan emango dio lekukoa berriro Usansolok Galdakaori. Zizpak eta Momoakek eramango dute lekukoa Galdakaora.
12:36ean, Olabarrin, Autos Diamante ondoan. Galdakaoko udal euskaltegiak eramango du lekukoa.
12:41ean, Abusun. Galdakaoko udal langileek eramango dute lekukoa.
12:43ean, Zabalganeko errotondan. Elexalde Institutuak, Elexaldeko Guraso Elkarteak eta Andra Mari Institutuak eramango dute lekukoa.
12:46ean, Ardantza parkean. Herritarrek eramango dute lekukoa, Udalaren izenean.
12:49an, Gipuzkoa 11n, Ganguren taberna aurrean. Ganguren Mendi Taldeak eramango du lekukoa.
12:51n, Juan Bautista Uriarte 40an, Ikatz denda aurrean. EH Bilduk eramango du lekukoa.
12:53ean, Muguru kaleko 2. zenbakian, El Ingles taberna ondoan. Lekukoa TEA elkarteak eramango du.
12:55ean, Muguru eta Ganekogorta artean. Ezker abertzaleak eramango du lekukoa.
12:57ean, Urki eta Zamakoa artean. Ezker Batuak eramango du lekukoa.
12:59ean, Zamakoa kaleko 12. zenbakian. Gure Esku Dagok hartuko du lekukoa.
13:00etan, Pintxazoko errotondan. Lekukoa Galdakaoko ikastetxeek hartuko dute.
13:01ean, anbulatorioan. Lekukoa anbulatorioko langileek eramango dute.
13:02ean, Urretako kiroldegian. APNABIk hartuko du lekukoa.
13:03an, Urretako eskolako errotondan. Helduen Hezkuntzarako Galdakaoko zentroak hartuko du lekukoa.
13:04ean, Arantzilerako errotondan. Urretako tabernariek hartuko dute lekukoa.
13:06ean, Los Arcos taberna ondoan. Lekukoa Erabidek hartuko du.
13:06ean, Bengoetxeko Institutuko autobus geltokian. Institutuak hartuko du lekukoa.
13:07ean, Ostalaritza Eskola ondoan. Lekukoa Ostalaritza Eskolak hartuko du.
13:08ean, Bengoetxeko adinekoen egoitza ondoan. Lekukoa Coca-Colak hartuko du.
13:12ean, Olabarrietan. Lekukoa Eragintza Fundazioak hartuko du.
13:15ean, Aperribai bidea eta Olabarrieta artean. Aperribaiko Auzo Elkarteak hartuko du lekukoa.
13:23ean, Aperribaiko biribilgunean. Basaurik hartuko du lekukoa eta harantz egingo du Korrikak.
Escrito por Mozoilo Irratia
Nos encanta disfrutar la buena música y de las charlas y de los debates y de las entrevistas. Y tiramos de los recuerdos y de aquellas grandes canciones que nos marcaron, y también las aderezamos con música nueva! Todos los días, de lunes a viernes por la mañana, Egunon Bizkaia!!
close
zure eguerdia
13:00 - 14:00
zure arrastia
14:00 - 16:00
16:00 - 19:00
zure ilunabarra
19:00 - 20:00
con Xabi Gómez
20:00 - 21:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)