Listeners:
Top listeners:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Moonlight: las tres etapas de una misma herida Arrastion Bizkaia
play_arrow
La serie de Batman de 1966: Santas Fiestas Batman!! Arrastion Bizkaia
play_arrow
ATASCO: cuando la autovía se vuelve el espejo del país Arrastion Bizkaia
play_arrow
Un finde muy navideño: los mejores planes para ti! Arrastion Bizkaia
play_arrow
Critical Role: Cuando el rol se convierte en leyenda Arrastion Bizkaia
play_arrow
Fantasía: la película que abrió la puerta a la imaginación Arrastion Bizkaia
play_arrow
The Game Awards 2025: lo mejor, lo peor y lo que nadie vio venir. Aquí el resumen Arrastion Bizkaia
play_arrow
Dímelo bajito: Cuando amar también es aprender a escuchar Arrastion Bizkaia
play_arrow
El Zorro: La Leyenda de la Espada y la Máscara Arrastion Bizkaia
play_arrow
Para muchos comienza un fin de semana largo. Aquí algunos planes: Arrastion Bizkaia
todayoctubre 23, 2023
Xabi Ealo, Musika Bizian Festibaleko prentsaburua.
Munduko plaza izango da Galdakao urriaren 27an eta 28an. Musika Bizian jaialdiko bederatzigarren edizioa egingo da, eta Euskal Herriko, Kornuallesko, Bretainiako eta Kosovoko doinuak entzuteko aukera izango da, Iturrondo plazan.
Aurkezpen ekialdian Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea, Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputatua eta Unai Zabala, Garazi Maeso eta Garatz Unamunzaga Andra Mari Eusko Dantzari Taldeko kideak izan dira, aurtengo nondik norakoak emateko.
Iñigo Hernando alkateak adierazi du estaturik gabeko herrietako musikaren erreferente bihurtu dela Musika Bizian eta antolaketaz arduratzen den Andra Mari Dantza taldeari esker onak eman ondoren, Galdakaora etortzeko gonbita luzatu du.
Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputatuak nabarmendu du musika pertsonak lotzen dituen zubia dela, jatorri, hizkuntza edo istorioetatik harago; Musika bizian jaialdiak Bizkaitik mundura eta mundutik Bizkaira jauzi egiten duela adierazi du eta halako proiektuak aurrera ateratzeko instituzio eta elkarteen arteko elkarlana zein garrantzitsua den ekarri du gogora.
Unai Zabala Andra Mari taldeko presidenteak esan du jaialdi askotan estaturik gabeko herrietako kulturekin egin dutela topo eta hortik sortu zela Musika Bizian antolatzeko ekimena.
Bere iritziz, Euskal Herriaren antzeko egoeran dauden herrietako musika, kultura eta hizkuntza erakustea da jaialdia berezi egiten duena.
Zentzu berean mintzatu da Garazi Maeso; munduko kultur-aniztasunaren isla izateaz gain, Musika Bizian kultura gutxiengotu eta zapalduen arteko elkartasun jaialdia dela adierazi du. Horrez gain, musika kontsumitzeko moduak aldatu diren honetan zuzeneko musikaren aldeko apostua dela adierazi du.
Garatz Unamunzagak musika emanaldien berri eman du, eta jaialdia osatuko duten gainontzeko ekimenenak ere aipatu ditu. Musikari dagokionez, Euskal Herriko Gozategi eta McOnak, Kornualleseko The Stowes, Bretainiako Startijenn eta Kosovoko Gipsy Groove taldeak igoko dira Iturrondo plazan jarriko den eszenatokira.
Urtero bezala, Luthierrak izango dira Iturrondon eta haiekin batera musikari artisauak. Beraien lana balioan jarri du Garatz Unamunzagak, luthierrik eta musikari artisau barik ez legokeelako musikarik.
Taberna Ibiltaria eta kale animazioak Iturrondo eta inguruak girotuko dituzte eta edateko eta jateko aukera ere izango da: txosna eta taloak izango dira karpan.
Escrito por Mozoilo Irratia
con David Parra
20:00 - 21:00
con Kike Peris
21:00 - 22:00
22:00 - 00:00
gure gaua
00:00 - 05:00
05:00 - 07:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)