CINE

Nomadland: momentuko izarra

todayseptiembre 22, 2020

Fondo
share close

Denborak bezala, filmen gurpilak aurrera darrai, zinema denboraldi arraro baten azken iltzeak osatzen dute hilkutxa urte hau.

Zinemaren industriarentzako urte kaotiko honetan, lore basati bat irten da basamortuan, Chloé Zhao zuzendariaren Nomadland.

Torontoko zinemaldian publiakoren saria eta Veneziako Mostran Urrezko Lehoia irabazita, urteko filmaren aurrean gaudela esan dezakegu. Ez maixu lan bat delako, hau idazten dagoen ikusleari ez baitzaio beste munduko ezer iruditu, baizik eta 2020ak behar zuen film mota delako; egungo gizartearekin errefleksiboa dena.

Frances McDormand

Frances McDormand buru duelarik, hainbat kutsu ezberdinetatik lantzen da Nomadlandeko hausnarketa; kapitala, Estatu Batuak, ekologia, maitasuna, bakardadea… Ikusleari emozio ezberdinak sortaraztea helburu dauka Zhaok, ez bakarrik entretenitzea.

Argazki zuzendaritza eta McDormanden aktuazioa fimaren indargune handienetarikoak dira. Estatu Batuetako mendebaldearen bakardadea transmititzea lortzen dute Richards-en enkuadreek; eguzki sartze ikaragarriak, paisaia desertikoak eta amerikar nomaden bizia erakutsiz.

Frances McDormandi buruz hitz egiteko beste kritika oso bat behar da, filmeko erantzukizun dramatiko guztia bere sorbaldetan jaso eta izugarrizko protagonista lana egiten du, enpatia transmitituz.

«Nomadland» eko frame bat

Emozio eta hausnarketaren sorkuntza, ez da argazki eta aktuazio kontua bakarrik, hainbat bide ezberdinetatik transmititzen du filmak. Beste bat aipatzekotan, azpimarragarria den piano eta harizko soinu banda dago, Ludovico Einaudi konpositoreak sinatua, eta nahiz eta batzuetan negar errazera jo, edertasun melankoliko bat partektatzea lortzen du entzulearengan.

Hainbat arrazoi ezberdinengatik bihurtu da Nomadland (momentuz) urte honetako izar, eta lortutako fama gutxi izango balitz, Disney filmaren aitabitxia da. Oso film gutxi imajinatu ditzazkegu Zhaoren filmari aurre egiten, agian Netflixek zerbait dauka esateko Fincherren azken filmarekin, baina hori ikustear dago.

https://youtu.be/bjiD5meRYnI
Trailerra

Escrito por Aimar Erkiaga

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


0%