Inauteriak ospatzeko egitarau oparoa izango dugu otsailaren 9tik 13ra
Beste urte batez, Mozollokerri egingo zaion epaiketa izango da protagonista Galdakaoko Inauterietan: azken urtean gure herrian gertatutako gaitz guztiak ekarri izana leporatuta epaituko dute. Bukaera onik ez zaio aurreikusten pertsonaiari eta ziur aski ehunka lagunen aurrean kiskalita bukatuko du, gure herriari bakea eta harmonia berriro ekartzeko. Baina hori gertatu baino lehen, dantzak, mozorroak eta dibertsioa ziurtatuta daude, Udalak, herriko hainbat elkarterekin batera, egitarau zabala antolatu baitu ostiralean, otsailak 9, hasi […]
