Goizaldeko 02:18ean helduko da Korrika Galdakaora
Galdakaoko Udala | Goizaldean helduko da Korrika Galdakaora, gaur gaueko ordu txikietan: 02:18ean espero da Etxebarritik Aperribaira iristea. Bengoetxera egingo du jarraian, Urreta igaro eta Bizkai kaletik erdigunera heltzeko. Erdigunea zeharkatu ondoren, Olabarritik eta Erletxera jarraituko du bere ibilbidea Korrikak, Zornotza aldera joateko. Amurrion abiatuko da gaur, 16:30ean, euskararen aldeko 22. Korrika. “HitzEkin” lelotzat hartuta, 2.500 kilometrotik gora egingo dituzte milaka herritarrek Euskal Herri osoan zehar, euskararen aldeko mezu ezkutua gordea […]
