Errege Magoek Amorebieta-Etxanoko haurren laguntza eskatu dute, kabalgatan paje gisa jarduteko
Ekialdeko Errege Magoak urtarrilaren 5ean Amorebieta-Etxanon zehar egingo duten kabalgata antolatzen ari dira, azken xehetasunak lotzen. Urtero bezala, argia, kolorea eta ilusioa ekarriko dituzte udalerrira. Gau magikoa izango da, eta dena aurreikusitakoaren arabera atera dadin, kabalgatan paje lanetan aritu nahi duten haurren laguntza eskatu dute. Meltxor, Gaspar eta Baltasarren laguntzaile izan nahi duzu eta gozokiak banatu nahi dituzu ibilbide osoan zehar? Sorpresarik ez da faltako: karroza ikusgarriak, opariak, goxokiak, marrazki […]
