Emakume anitzak eta paregabeak bat eginda: berdintasuna helburu
Arrigorriagako Udala | Lelo honekin hasiko du Arrigorriagako Udalak martxoak 8ko kanpaina (Emakumeen Nazioarteko Eguna). Helburua emakumeen aniztasunaz kontzientziatzea da, bakoitzak dituen premia, ezaugarri eta kezka zehatzak kontuan izanik. Udal Politika Feminista sailak eta udalerriko hainbat eragilek, gaia jorratzeko hainbat ekimen antolatu dituzte. Antolatutako programazio hau martxoaren 3an hasi eta apirilaren 3ra arte luzatuko da. Joana Etxeberria, Gizarte Ekintza eta Politika Feministako zinegotziak azaldu duenez, "eskubide-eta aukera-berdintasunaz hitz egiten dugunean, […]