bilbok Gabriel Aresti euskal idazleari omenaldia egingo dio
1933ko urriaren 14an Gabriel Aresti jaio zen Bilbon. Figura hori ezinbestekoa da Euskadiren historia ulertzeko eta Bilboko Udalak urtero, bere jaiotegunarekin batera, aldarrikatzen eta ospatzen duen ondare garrantzitsua utzi du. Esparru horretan, gaur goizean, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XL. edizioko sariak emateko ekitaldia egin da. Juan Mari Aburto alkatea izan da buru, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziarekin, Udalbatzako ordezkariekin, poetaren senideekin eta lehiaketaren oraingo edizioan saritutakoekin batera. Nazioarteko ipuin-lehiaketa honek euskaraz eta gaztelaniaz idazteko gonbita egiten […]