BERRIAK | NOTICIAS

Unkinako igerilekuetarako sarrera berotzeko lanak hasi dira

todaymarzo 9, 2022

Fondo
share close

Galdakaoko Udala | Iazko aurrekontu parte hartzaileetako eskari bati erantzunez, hasi dira Unkinako igerilekuetarako sarrera berotzeko lanetan. Unkina kiroldegian, aldageletatik igerilekura sartzeko, bi eskailera tarte daude, gaur egun berotu gabe. Bizilagunek adierazi izan dute korridore hori oso hotza dela, eta kontraste termiko handia dagoela igerilekuaren eta dutxa klimatizatuen eta berotu gabeko tarteko pasabidearen artean. Horregatik, eskailera tartean berokuntza soluzio bat jartzeko eta sarbide horretan egon daitezkeen bero ihesak eteteko eskatu zuten aurrekontu parte hartzaileetan. Aukeratutako proiektuetako bat izan zen.

Hori dela eta, berotze lanei ekin zaie. Lanak egin ahal izateko aldamioak jarri dituzte lehenik, eta jarraian hasiko dira barruko lanetan. Zortzi astez luzatuko dira lanak, aurreikuspenen arabera, eta hiru fasetan egingo dira. Batetik, soroslearen lokala birkokatu egingo da, soroslearen erosotasuna eta ebakuazioa hobetzeko eta lehen sorospeetarako gela goialdera, igerilekuen ondora, eramateko. Hala, soroslearen gune berrira igerilekutik eta korridoretik sartu ahal izango da. Aldaketak sute instalazioa birkokatzea ere ekarriko du. 

Komunetara sartzeko atari bat eraikiko da, bestetik, klimatizatu gabeko kantxa igerilekuko gune klimatizatutik isolatzeko. Obra horien bidez bainugeletarako gelaurre bat egingo da. Horrez gain, espazioari argiztapen sistema berria eta suteak detektatzekoa jarriko zaizkio.

Azkenik, aldageletatik igerilekura sartzeko eskailera tarteen klimatizazioa egingo da. Eremu hori berotzeko, aire beroko gortina bat jarriko da, zonalde horretako tenperaturari eta erosotasun zein osasun baldintzei eusteko.

Obrak 59.999,28 euroren truke esleitu dira eta zortzi astetan amaitzea espero da. Edozein kasutan, lanek ez diote eragingo, printzipioz, igerilekuen erabilerari eta momenturen batean igerilekuetako jardunari eragingo baliote, aldez aurretik abisatuko litzateke. 

Escrito por Mozoilo Irratia

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


0%