Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Cómo superar el duelo por una amistad
play_arrow
La Agenda de Alazne 14-05-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Lola Dacosta tiene nuevo podcast Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 30-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 23-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La Agenda de Alazne 09-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Aquí no queda ni el apuntador
play_arrow
Psicología: Grandes Hermanos, vidas prestada, el negoncio de las emociones
play_arrow
Etiquetas diagnosticas o para qué juzgamos a a la gente
play_arrow
El ingenio salvaje de Mr. Fox Arrastion Bizkaia
todaymarzo 15, 2024
Galdakaoko Udala | Aperribai inguruan eta Urreta inguruan 15 eta 17 urte arteko hogeina gazteekin egingo du lanketa, gazteei dagozkien estrategiak eurekin lantzeko
Iaz abiatutako Auzotik Galdakao proiektuaren bi esperientzia pilotuak aurrerantz doaz erritmo onean. 1 eta 2 eremu gisa izendatutako guneetan jarri ziren martxan lehen prozesuak: Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai Zaharra eta Jugu barnebiltzen dituen 1. eremuan, batetik, eta Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta batzen dituen 2. eremuan, bestetik. Dagoeneko egin dira diagnostikoak bi eremu horietan, eta udal teknikariekin eta bertako bizilagunei irekitako tailerretan kontrastatzen ari dira. Hori dela eta, estrategia lantzeko fasea hasiko da orain. Bertan, egindako diagnostikoetan antzemandako beharrei erantzun egokia emango dieten proposamenak jaso, landu, baloratu eta lehenetsiko dira.
Urrats berri honetan, Parte-hartze eta Gardentasun Arloak espazio berezi bat irekiko du 15 eta 17 urte bitarteko gazteek beren auzoak hobetzeko ekarpenak egin ditzaten.
Horretarako, zozketa egingo da herritarren artean, eremu bakoitzean 15 eta 17 urte bitarteko 20 gazte hautatzeko. Hiru lan saiotan parte hartzera gonbidatuko dira gazte horiek. Saio horietan, beren eremuko diagnostikoaren emaitza ezagutzeaz gain, haien errealitateari erantzungo dioten proposamenak egin ahal izango dituzte.
Hautatutako pertsonen profilak biztanleriaren zati horren egitura ahalik eta modurik fidelenean islatzeko ahalegina egingo da zozketa egiteko orduan, hainbat aldagairi dagokienez: sexua, jatorrizko herrialdea, adin azpitaldeak, etab.
Zozketa martxoko hirugarren astean egitea aurreikusten du Udalak. Behin hori eginda, hautatutako pertsonek gutun bat jasoko dute beren etxean, jardueretan izena ematera gonbidatzeko.
Escrito por Mozoilo Irratia
Toma aire, relájate, ya es hora
22:00 - 00:00
gure gaua
00:00 - 05:00
05:00 - 07:00
con Aritz Apraiz
07:00 - 14:00
Arrastion Bizkaia!
14:00 - 18:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)