Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
El ingenio salvaje de Mr. Fox Arrastion Bizkaia
play_arrow
Sin malos rollos: Hay que reírse... incluso de uno mismo Arrastion Bizkaia
play_arrow
Rafaela y su loco mundo, pop, caos y personalidad Arrastion Bizkaia
play_arrow
Cuando la envidia se vuelve comedia Arrastion Bizkaia
play_arrow
Risas con 50 sombras muy oscuras Arrastion Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 05-03-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Drácula: la reinvención de un mito eterno Arrastion Bizkaia
play_arrow
Entre el miedo y la memoria: Vieja loca, un thriller que te atrapa Arrastion Bizkaia
play_arrow
Galdakao activa el proceso participativo para elegir los conciertos de Santakurtzak 2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Abraham’s Boys: A Dracula Story – El legado maldito de Van Helsing Arrastion Bizkaia
todayjulio 30, 2021
Geuretik Sortuak proiektuaren baitan, Erlojupekoa film laburra grabatuko da Galdakaon, urriaren30etik azaroaren 3ra. Akziozko komedia surrealista izango da, eta rider bat izango du protagonista, bizikletan enkarguak banatzen dituen horietakoa. Aktore, figurante eta ekoizle bila dabiltza filmea grabatuko duten Bira Produkzioakeko kideak, eta horretarako gaur ireki da castingean izena emateko epea.
Herritarren parte hartzea sustatu du Udalbiltzarekin lantzen ari den proiektu honek, hasiera hasieratik. Herritar talde batek, Gidoi tailerrean parte hartzeko aukera izan zuen ekainean. Bertan izan ziren tailerra gidatzen Leire Egaña eta Eñaut Tolosa Erlojupekoaren zuzendari oñatiarra eta gidoilari beasaindarra, eta Aitor Gametxo zinemagile lekeitiarra. Herritarrek, gidoigintzaz ikasteaz gain, Galdakaoko ohitura, pasarte eta pertsonaien berri eman zieten Erlojupekoa egingo duten Bira produkzioakeko kideei.
Oraingoan, errodaian parte hartu nahi dutenen txanda iritsi da. Casting bi egingo dirairailean, aktore edo figurante gisa parte hartzeko, eta ekoizpen lanetan parte hartzeko.
Irailaren 6 eta 7an izango da aktore edo figurante gisa parte hartzeko castinga. Herria irudikatzen den eszenetan agertzeko jendea behar dute, herri giroa adierazteko adin, sexu zein jatorri desberdinetako pertsonen bila dabiltza Birakoak. Aukera ezinhobea da, antzestea gustoko duten herritarrentzat edo zine errodai baten esperientzia probatu nahi dutenentzat.
Irailaren 13an, berriz, ekoizpenean lagundu nahi dutenentzako castinga egingo da. Zine errodaia kamararen atzetik ezagutu nahi dutenentzat aukera bikaina.
Castingetan parte hartzeko, erlojupekoa@gmail.com helbidera idatzi behar da, asuntoan CastingAF adieraziz aktore figuranteen castingean parte hartzeko, edo CastingE ekoizpenean parte hartu nahi dutenentzat. Mezuan honako datu hauek jarri behar dira: izena-abizenak, NAN zenbakia, adina, sexua, jaioterria eta telefono zenbakia.
Gaur ostirala, uztailak 30, ireki da bi castingetan izena emateko epea. Eskaerak irailaren 2ra arte bidali ahal izango dira.
Escrito por Mozoilo Irratia
05:00 - 07:00
con Aritz Apraiz
07:00 - 14:00
con Maria Lauzirika y compañía
14:00 - 15:00
¡La música más fresca!
15:00 - 17:00
Arrastion Bizkaia!
17:00 - 20:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)