Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Longlegs: El mal escribe cartas Arrastion Bizkaia
Ouineta: Raíz y revolución en cada canción Arrastion Bizkaia
Resistencia y amor en los 70: Te estoy amando locamente Arrastion Bizkaia
Todo listo para el sábado en el BBK Ría: música, cultura y energía a orillas de la ría Arrastion Bizkaia
Entre dos mundos: La película de Hannah Montana Arrastion Bizkaia
Amor Líquido: melodías que fluyen entre la nostalgia y la libertad Arrastion Bizkaia
Intoxicación: La cruda verdad de nuestra comida Arrastion Bizkaia
Ezezez: El grito del rock en euskera Arrastion Bizkaia
Noticias, estrenos y más para disfrutar el finde!! Arrastion Bizkaia
Belenciana: el electro-pop que transforma la nostalgia en himnos generacionales Arrastion Bizkaia
Pelikula izugarri onez hornituta egon da Zinemaldiko laugarren eguna, Claudia Llosaren Distancia de Rescatetik hasi, Sundancen oso kritika positiboak izan zituen Massetik igaro eta eguna Léon de Aranoaren eta Ryusuke Hamaguchiren azken filmekin bukatuz. Aranoak komedia satiriko izugarri bat aurkeztu du sail ofizialean, zinemagile japoniarrak berriz Murakamiren istorio bat oinarritzat hartuta amodioa, erlazioak eta kotxeko bidaia luzeeeeeak nahasten dituen 3 orduko film eder bat sortu du.
4 film hauek nahikoa izango ez balira bezala, Zinemaldiak bostgarren film bat programatu digu prentsako ikusleoi, Paolo Sorrentinoren É Stata la Mano di Dio. Veneziako aurtengo Mostran epaimahaiaren sari nagusia (festibaleko bigarren saria) irabazi eta gero Zinemaldiko «elkarrizketak» atalean ikusi ahal izan dena.
Filma izugarria da, Zinemaldian ikusi ahal izan dugun onenetarikoa (nire gustokoena, egia esan). Sorrentinoren jaioterrian, Napolesen, kokatuta ´É Stata la Mano di Diok Sorrentino beraren gaztaroa erakusten du, familiarekin izandako pasarte eta oroitzapenak kontatuz. Filippo Scottik haragitutako gazteak familiaz gain amodioa, bizitzaren arrazoiaren bilaketa eta dolua bezalako mintzagaiak jorratu eta gainditu beharko ditu filmean zuzendaria gaur egun den pertsona bihurtzeko.
Azpimarratzekoak dira beste bizpairu gai ere, kasu honetan Filippo gazteari izugarri gustatzen zaizkionak, hau da Sorrentino berari. Filmaren izenarekin iada Maradona etortzen da burura, eta ez da kasualitatea, zeren eta Maradona filmaren oinarrietako bat da, Sorrentino beraren gustokoa eta Napoles herri osoaren ia erligioa delako jokalaria. Filmaren lehenengo hitzek argi uzten dute, inoiz egon den futbol jokalari onena.
Bigarren gauzatzat, filmean badago sexuaren inguruko hausnarketa bat ere, gaztearen iratzarpen sexualaren ingurukoa alegia, Sorrentinoren filmografian hain ezagunak diren emakume titi handiekin hornituta. Eta hirugarren oinarritzat, nola ez, zinema dugu. Fellini edo Leone bezalako zuzendariak aipatzen dira pelikulan, eta baita ere Sorrentino gazteak bere gaztaroan zinema eta zuzendariekin izandako topaketa kausalak ere.
Filma bi zatitan banatuta dago, lehenengoa zuzendariaren oroitzapen dibertigarriz betea, familiarekin eta hiriarekin izandako pasarte goxoz hornitua. Filmaren kontrapuntutzat lan egiten du Sorrentinok izandako pasarte konkretu batek, pelikularen erdi aldean gertatzen denak. Momentu honek filmaren tonua guztiz aldatzeko balio du, napoliko berotasun goxo horretatik tristura melankolikora eraldatuz.
É Stata La Mano Di Dio Sorrentinoren beste filmekin konparatuta aldaketatzat jo daiteke, La Gran Belleza edo La Juventud bezalako filmekin antzekotasun gutxi daukana, baina zuzendariaren esku ona eta autoretsa mantentzen duena.
Netflixek estreinatzen du urte bukaeran zinema gutxi batzuetan eta denbora gutxira etxeko telebistetan.
Escrito por Aimar Erkiaga
É Stata La Mano Di DIo Filippo Scotti Netflix Sorrentino SSIFF Zinemaldia
Nos encanta disfrutar la buena música y de las charlas y de los debates y de las entrevistas. Y tiramos de los recuerdos y de aquellas grandes canciones que nos marcaron, y también las aderezamos con música nueva! Todos los días, de lunes a viernes por la mañana, Egunon Bizkaia!!
close
zure eguerdia
13:00 - 14:00
zure arrastia
14:00 - 16:00
16:00 - 19:00
zure ilunabarra
19:00 - 20:00
con Alex de la Pinta
20:00 - 22:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)