Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Rafaela y su loco mundo, pop, caos y personalidad Arrastion Bizkaia
play_arrow
Cuando la envidia se vuelve comedia Arrastion Bizkaia
play_arrow
Risas con 50 sombras muy oscuras Arrastion Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 05-03-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Drácula: la reinvención de un mito eterno Arrastion Bizkaia
play_arrow
Entre el miedo y la memoria: Vieja loca, un thriller que te atrapa Arrastion Bizkaia
play_arrow
Galdakao activa el proceso participativo para elegir los conciertos de Santakurtzak 2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Abraham’s Boys: A Dracula Story – El legado maldito de Van Helsing Arrastion Bizkaia
play_arrow
Desafío Mortal: el fenómeno tailandés que está arrasando Arrastion Bizkaia
play_arrow
Noticias del Cine… ¡Acción! Arrastion Bizkaia
todayenero 27, 2022
Galdakaoko Udala | Sexberdinak, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta aktoreek antzezten duten lana da, Geuretik Sortuak ekimenaren baitan prestatu dutena. Ekimen honek eman dituen 5 antzezlanak, 5 film laburrak eta 16 eleberri laburrez osatutako liburuaren aurkezpena, Galdakaon ikusi ahal izango dira datozen hilabeteetan.
Udalbiltzaren kultur egitasmoa da Geuretik Sortuak. Galdakaoko Udalarekin hitzarmena egin ondoren, Euskal Herri osoan zabaldu zen proiektuaren parte izan da Galdakao. Euskal eta euskarazko kultur sormena bultzatzea du helburu egitasmoak eta sortu diren 26 proposamen artistikoak, Euskal Herriko 30 herri baino gehiegotan prestatu dira. Orain herri horietan proiektuak eman duen guztia ikusi ahal izango da.
Galdakaon Erlojupekoa film laburra grabatu zuten Bira Produkzioakek, Leire Egañaren zuzendaritzapean. Herritarrek parte hartzeko aukera izan eta ederki baliatu zuten. Gidoi tailerrean 10 lagun izan ziren eta aktore edo figurante gisa parte hartzeko castingean 70 inguruk.
Antzezlanen emanaldiak hasiak diren arren, Geuretik Sortuakek eman duen uztaren aurkezpena Otsailaren 11n egingo da Uztaritzen.
Galdakaon hauek izango dira antzezlanen hitzorduak:
? Urtarrilak 27: Sexberdinak. Tanttaka teatroa.
? Otsailak 10: Eresia. Lurra arin bekizu, ama. Oier Zuñiga
? Martxoak 3: Harri Minak. Berritza, Bonbon Beltz
? Apirilak 30: Trapu zikinak. Lore More
? Maiatzak 12: Bidaide. Metrokuadroka
Liburuaren aurkezpena, udaberriko Sormeneren baitan egingo da eta Garazi Albizua idazleak, eta eleberri labur baten egileak, parte hartuko du bertan.
5 Film laburrak, luzemetraia batean batuko dira eta edizio lana egiten ari dira, hortaz, Galdakaon grabatutako Erlojupekoa ikusteko, itxaron beharko dugu, oraindik.
Escrito por Mozoilo Irratia
Hora de desconectar de todo
20:00 - 22:00
Toma aire, relájate, ya es hora
22:00 - 00:00
gure gaua
00:00 - 05:00
05:00 - 07:00
con Aritz Apraiz
07:00 - 14:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)