Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Cómo superar el duelo por una amistad
play_arrow
La Agenda de Alazne 14-05-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Lola Dacosta tiene nuevo podcast Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 30-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 23-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La Agenda de Alazne 09-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Aquí no queda ni el apuntador
play_arrow
Psicología: Grandes Hermanos, vidas prestada, el negoncio de las emociones
play_arrow
Etiquetas diagnosticas o para qué juzgamos a a la gente
play_arrow
El ingenio salvaje de Mr. Fox Arrastion Bizkaia
todaydiciembre 4, 2024
‘Salve María’ thriller psikologikoa, ‘El método Knox’ ekoizpen iparramerikarra, ‘Azken erromantikoak’ komedia dramatikoa’ eta umeentzako ‘Liztor kapitaina’ animaziozko filma izango dira aste honetan Ermua Antzokian proiektatuko diren filmak.
Osteguneko zineklubak Mar Coll zuzendariaren ‘Salve María’ titulua eskainiko du. Amatasunari buruzko thriller psikologikoa da, ehun eta hamaika minutukoa. Mariak, ama izan berri den idazle gazteak, gertaera izugarri baten berri du: emakume frantziar batek 10 hilabeteko bikiak ito ditu bainuontzian. Maria obsesionatu egiten da gertakizunarekin, zergatik hil ote zituen? Katixa Agirreren kontakizunean oinarritua. Filmak emakumezko aktore onenaren saria jaso du Valladolideko Seminci 2024an eta aipamen berezia Locarnoko (Italia) jaialdian. Ostegunean, 20:30ean.
Zinema komertzialaren atalean bi proposamen izango ditugu. Larunbatean 19:30etan eta astelehenean 20:30etan ‘El método Knox’ izeneko ekoizpen iparramerikarra ikusi ahal izango dugu. Gaixotasunari buruzko drama bat kontatzen duen thrillerra da. Sinopsiak adierazten du John Knox soldatapeko hiltzaile bat dela, eta dementzia aurreratua diagnostikatzen diotenean aldatu egingo dena. Azken egunak seme helduari lagundu nahian igarotzea erabakitzen du, denbora luzez egon baita harengandik bananduta. Aktoreen artean Al Pacino dago.
Asteko bigarren proposamen komertziala ‘Azken erromantikoak’ komedia dramatikoa da, 102 minutuko iraupena duen eta David P. Sañudok zuzendutako ekoizpen nazionala. Irune, ziurtasunik gabeko emakumea, bakartia eta joera hipokondriakoak dituena, herri industrial baten kanpoaldean dagoen paper fabrika batean lan egiten du. Bere bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, lagun baten antzeko zerbait partekatzen duen auzokidea eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko langilea. Txani Rodriguezen eleberrian oinarritua. Donostia Zinemaldiaren azken edizioan aurkeztu den lana da. Larunbatean 20:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, igandean, 17:00etan, gazte eta familientzako saioan, abentura, akzio eta intsektu superheroien ‘Liztor kapitaina’ tituluko animazioa euskaraz ikusteko aukera izango dugu. Istorioa Avispatropolis-en eta Eztiaren Erreinuan garatzen da, zeinak harmonian bizi diren abaraskan, bien heroiak, Avispa kapitainak, babestuta, baina bere etsai artxi-etsaiak, Nibpón Jaques Poisonek eta bere segizioek bake horrekin amaitu eta bi koloniez jabetzeko asmoa dutelarik.
Escrito por Mozoilo Irratia
abenduko antzokiak ermua programazioari zine
Toma aire, relájate, ya es hora
04:00 - 05:00
05:00 - 08:00
¡Es fin de semana!
08:00 - 20:00
Hora de desconectar de todo
20:00 - 22:00
Toma aire, relájate, ya es hora
22:00 - 00:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)