‘Bost teilatu’ filma estreinatuko da ekainaren 9an Torrezabalen
Galdakaoko Udala | Datorren ostegunean, hilak 9, “Bost teilatu” filmaren emanaldia izango da Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan. Bost teilatu horien azpian Geuretik Sortuak proiektuaren baitan ekoiztu diren bost laburmetrai daude eta horietako bat da iazko udazkenean Galdakaon grabatutako “Erlojupekoa” komedia surrealista. Leire Egañaren gidaritzapean eta Eñaut Tolosaren gidoiari jarraituz (Bira produkzioak), bizikletan enkarguak banatzen dituen riderra izango da Lore Nekane Billelabeitia. Belako taldeko baxujolea izateagatik ezaguna den Billelabeitia, aktore lanetan […]