Genero estereotipoak lantzeko ipuin kontaketa Arrigorriagan
Arrigorrigako Udala | Martxoaren 29an Ana Pikaren “Rol jokoa” ipuin-kontaketa izango da 18:00etan Abusu Zentro Soziokulturalean. Saio hau, Berdintasun Kontseiluak martxoaren 8ko testuinguruan sortutako egitarauan dago eta helburua da genero estereotipoak lantzea. Mugatzen gaituzten portaerak aldakorrak direla eta gizarteak ematen dituen aukera guztiak, genero estereotipoen gainetik, denontzat direla defenditzen duen lana da. Ikuskizuna 5 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta izena eman beharko da berdintasuna@arrigorriaga.eus helbidean edo 944 020 200 telefono […]
