Udalekuetarako izen ematea apirilaren 10ean irekiko da
Galdakaoko Udala | 4 eta 11 urte bitarteko haurrek (2013ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoek) aisialdiaz eta euskaraz lagunartean gozatzeko aukera izango dute, berriro, uztaileko goizetan. Galdakaoko Udalak 560 plaza eskainiko ditu guztira herriko udalekuetan, hiru lekutan banatuta: Aperribai, Urreta eta Gandasegi. Izen ematea apirilaren 10ean, asteazkena, irekiko da eta hilaren 21era arte egongo da zabalik. Plazak izen emate dataren hurrenkeraren arabera onartuko dira, eta lehentasuna izango dute gure udalerrian erroldatuta dauden haurrek. Gurasoei lana eta familiaren zaintza bateragarri egitea errazteko […]