Mendikosolokobarrena eta Mintegi parkeko presaren konponbidea definitzeko prozesua aurrera doa
Arrigorriagako Udala | Martxoaren 8an, Arrigorriagako Udalak teknikari talde baten bisita jaso zuen Mendikosolobarrenan, Oviedotik, Madrildik eta Donostiatik etorritako, bai Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren mendeko Jabari Publiko Hidraulikoaren eta Azpiegituren Ustiapen eta Segurtasuneko ordezkariena, bai Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoarena. Paola Sangallik, presa erregularizatzeko, paisaian integratzeko eta leheneratze ekologikorako Udalak eskatutako proiektuaren arduradunak, tokian bertan azaldu ahal izan zuen proposamena eta inpresioak trukatu ahal izan zituen bideragarritasuna aztertu beharko duten arduradunekin. Ibilbidean zehar, instalazioen eta ibai-ibilbide osoaren azterketa zehatza egin zuten, Ibaizabalera iritsi […]