Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Viernes de Greta Gerwig Arrastion Bizkaia
¡Recomendaciones para las fiestas y muchos estrenos! Arrastion Bizkaia
Recopilación indie del año y un poco de Bisbal con su disco de navidad Arrastion Bizkaia
Hasta el año que viene Arrastion Bizkaia
El fenómeno Paquita Salas y referencias que nos ha dejado Arrastion Bizkaia
Destripamos el último disco de David Rees Arrastion Bizkaia
Se acaba el año Arrastion Bizkaia
Pasamos la navidad con Shrek y su especial Arrastion Bizkaia
Cualquier excusa es buena para escuchar a Suu Arrastion Bizkaia
El Valencia Baraja opciones Arrastion Bizkaia
todaymarzo 10, 2022
Arrigorriagako Udala | Martxoaren 8an, Arrigorriagako Udalak teknikari talde baten bisita jaso zuen Mendikosolobarrenan, Oviedotik, Madrildik eta Donostiatik etorritako, bai Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren mendeko Jabari Publiko Hidraulikoaren eta Azpiegituren Ustiapen eta Segurtasuneko ordezkariena, bai Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoarena.
Paola Sangallik, presa erregularizatzeko, paisaian integratzeko eta leheneratze ekologikorako Udalak eskatutako proiektuaren arduradunak, tokian bertan azaldu ahal izan zuen proposamena eta inpresioak trukatu ahal izan zituen bideragarritasuna aztertu beharko duten arduradunekin.
Ibilbidean zehar, instalazioen eta ibai-ibilbide osoaren azterketa zehatza egin zuten, Ibaizabalera iritsi arte, herrigunean bertan.
Bertan zeuden guztien helburua argia izan zen: gaur egun «presa handia» (A motakoa) bezala ezagutzen den presa deskatalogatzea da. Deskatalogazio horri esker, orain dauden uholde-arazoak desagerraraziko dira, eta, gainera, udal diru-kutxak ez ditu presa handi bat mantentzetik datozen kostuak zertan bere gain hartu.
Arrigorriagako Udala, beraz, administrazioak bidaliko duen txostenaren zain geratuko da. Txosten horrek presaren behin betiko konponbidea zein den zehaztuko du.
María Jesús Acedok, Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko zinegotziak, honako hau azaldu du: “Gobernu taldeak beste aldera ez begiratzea eta Mendikosolobarrenan aurkitu genituen arazo guztiak konpontzeko lan egitea erabaki genuenetik, argi geneukan presarenak lehentasuna zuela Arrigorriagarentzat. Ordutik ari gara horretan lanean eta esan dezakegu prozesuak aurrera egiten duela modu positiboan. Presaren segurtasuna bermatzeko behin betiko konponbidea zehaztu ondoren, gobernu-talde gisa dugun konpromisoa da parkea diseinatzeko prozesu parte-hartzaileari berriro ekitea, eta, horrela, guztion artean, Mendikosolobarrena eta Mintegi parkeari irtenbide integrala eman ahal izatea”.
Escrito por Mozoilo Irratia
zure ilunabarra
18:00 - 20:00
con David Parra
20:00 - 21:00
Con Kike Peris
21:00 - 22:00
zure gaua
22:00 - 00:00
gure gaua
00:00 - 05:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)