Kirol munduan sexuagatiko jazarpenari buruzko sentsibilizazio saioa Arrigorriagan
Arrigorriagako Udala | Asteazken honetan, otsailak 16, Arrigorriagako eskolako Gure Magalean elkarteak, kirol esparruan sexu-abusuari, sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari buruzko sentsibilizazio-saio bat antolatu du udalerriko familientzat. Saioa "ZURE TALDEKOAK GARA" zerbitzuak eskaintzen du. Zerbitzu hau, Eusko jaurlaritzak eta Basque team Fundazioak kirol arloan sexu jazarpenaren aurkako arreta zerbitzua da. Hauek azaldu dutenez, haurrak eta nerabeak indarkeriatik erabat babesteko 8/2021 Lege Organiko berriak ezartzen du adingabeekin kirol- edo aisialdi-erakundeetan lan egiten dutenek prestakuntza berezia jaso beharko dutela haurren eta nerabeen […]