Arrigorriagako lehen emakumeen etxea diseinatzeko prozesu parte-hartzaileak lehen urratsak eman ditu
Arrigorriagako Udala | Udalak Arrigorriagako lehen emakumeen etxea diseinatzeko prozesu parte-hartzailea jarri du martxan, udalerriko ahalik eta emakume gehienen iritziak jaso eta, elkarrekin, zer nolako etxea nahi duten hausnartu, eztabaidatu eta erabakitzeko helburuarekin. Prozesuari aurreko ostiralean, apirilaren 1ean, eman zioten hasiera eta 51 emakumek hartu zuten parte. Saioari hasiera emateko, Joana Etxeberria Politika Feministako zinegotziak, proiektuaren sorrera bultzatu duten Arrigorriagako mugimendu feministaren mugarriak balorean jarri zituen, baita proiektua gauzatzeko Berdintasun Kontseiluak […]