BERRIAK | NOTICIAS

Emakume Master Cup txapelketako bi partida jokatuko dira otsailaren 4an Unkinako frontoian

todayenero 30, 2024

Fondo
share close

Emakumezkoen eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketa datorren asteburuan itzuliko da Usansolon jokatuko den beste jardunaldi erakargarri batekin. Igandean izango da, otsailaren 4an, 11:30etik aurrera, Unkinako frontoian.

Aurtengo edizioan 72 pilotarik hartu dute parte, lau kategoriatan banatuta. Txapelketa honetan elite mailako pilotariek hartzen dute parte, eta baita promesek eta oinarrizko maila dutenek ere. Atzo, igandea, Larrabetzun ligaxkako hainbat partida jokatu ondoren, Emakume Master Cup-a Usansolora helduko da ondorengo partidekin:

ETXEGARAI – GAMINDE VS GARAI – OSES

MENDIZABAL – BEITIA VS URIARTE CAPELLAN

Aurretik, June Urrutikoetxea – Amaia Zarrabeitia VS Enara Juantorena – Edurne Carretero partida jokatuko da.

Aurreko ligaxkako partidak dira, eta horien emaitzak martxoaren 3an Elgoibarren jokatuko diren finalerdietara sailkatzeko zenbatuko dira. Torneoaren amaiera martxoaren 17an izango da, Arrasaten jokatuko den final handiarekin.

Aurten VII. Edizioa du Emakume Master Cup txapelketak, eta horren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea eta emakumeek erreferentziazko txapelketetan parte har dezaten bultzatzea. Batez ere, txiki-txikitatik animatu nahi dira gazteak jarduera honetan parte hartzera, pilotarekin, bereziki, eta kirolarekin, oro har, erlaziona daitezen.

Sarrera librea izango da eta esku pilotarik onenaz etxe ondoan gozatzeko proposamena egiten die Udalak herritarrei.

 

Escrito por Mozoilo Irratia

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


0%