Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Las pésimas condiciones laborales de los trabajadores de Amazon Egunon Bizkaia
Trabajadores de los polideportivos de Bizkaia siguen en lucha Egunon Bizkaia
El grúpo de música basauritarra Pelícanos nos presenta su primer disco Egunon Bizkaia
Liderazgo y cómo ser un referente para los demás
Trabajadores de Uber Bizkaia en huelga
La importancia de quererse bien Egunon Bizkaia
Guillermo Errejón nos habla de Sumar Egunon Bizkaia
El basauritarra Luis Angel Sánchez de Lachina ha escrito su segundo libro de poemas Egunon Bizkaia
La hija de Susana sufrió bullying y ha escrito un libro sobre todo lo que vivieron
bilbok Gabriel Aresti euskal idazleari omenaldia egingo dio Mozoilo Irratia
bilbok Gabriel Aresti euskal idazleari omenaldia egingo dio Mozoilo Irratia
Urriaren 15ean jokatuko den Galdakaoko lehenengo Duatloi Supersprint inklusiboa aurkeztu da gaur. Ivan Perez, Euskadiko Triatloi Federazioko zuzendaria; Richard Gomez, Mozoilo Triatloi Taldeko ordezkaria; Iñigo Hernando, Galdakaoko alkatea; Amets Iturbe, Gizarte Ekintzako zinegotzia; Asier Korta, Kirol zinegotzia; eta Iñigo Barrenetxea, egitasmoaren babesleen ordezkaria, izan dira probaren nondik norakoak eman dituztenak.
Otsailean, igeriketa sari inklusiboarekin Galdakaok zabaldu zuen ildoarekin jarraitu nahi du gaur aurkeztu den probak; izan ere, Iñigo Hernando alkateak azpimarratu duenez, “mugarria jarri zen herrian”. Gaineratu du “ohorea” dela mota honetako ekintzak Galdakaon antolatzea eta zentzu berean, eskerrak eman dizkie probaren atzean dauden guztiei, bereziki Mozoilo Triatloi klubari “herria saretzeko egiten duen lanagatik”.
Asier Korta Kirol zinegotzia ere eskertuta agertu da antolakuntzarekin, eta esan du elkarte horiei esker “kirola herrira hurbiltzen” dela eta “herria kirolera”. Amets Iturbe Gizarte Ekintzako zinegotziak adierazi du “plazera” dela horrelako ekintzak Galdakaon egiten direlako. “Bultzada inportantea eman zion igeriketako lehiaketak inlkusioari”, esan du; azkenik nabarmendu duenez, “inklusiboa izateak ez du hautua izan behar, betebeharra baizik”.
Proban partaide guztiak baldintza berdinetan arituko direla eta batera aterako direla nabarmendu du Richard Gomezek: “pertsonen eskubidea da”. Galdakaoko Udalari eskerrak eman dizkio inklusioaren alde egindako lanagatik eta “gizarte erakuntzukizunerako proba” ere badela azpimarratu du.
Edonork parte ahal izango du duatloian, federatuek eta ez federatuek, eta hiru probez osatutakoa izango da: 2,10km korrika, 8,75km bizikletan eta 1,07km oinezko martxan. Herri barneko ibilbidea izango da gainera, eta bizikletan Erletxeko biribilguneraino joango dira parte hartzaileak. Euskadiko Txapelketa ere jokatuko da proban.
Ivan Perezek ere eskerrak eman dizkie Mozoilo Triatloi Klubari eta Galdakaoko Udalari. “Duatloiak federazioari hazteko aukera emango dio”, esan du Euskadiko Triatloi Federazioko zuzendariak.
Honako aukera hauek izango ditu urriaren 15an, goizeko 10:00etatik aurrera jokatu den probak:
– Gizonezkoen proba federatua
– Emakumezkoen proba federatua
– Proba herrikoia: bikoteka ere parte hartu ahal izango da.
Probaren inguruko informazio gehiago eta izena emateko aukera: hemen
Galdakaoko Udalak herritarrak animatu nahi ditu proban parte har dezaten, eta inklusioaren bidean guztiek aletxoa jar dezaten.
Bestetik, gaurko agerraldian gogoratu dute hurrengo igandean, hilaren 8an, Duatloi Txikia egingo dela.
Escrito por Mozoilo Irratia
COPYRIGHT MOZOILO IRRATIA
Comentarios de las entradas (0)