Galdakaoko lehen Duatloi Supersprint inklusiboa urriaren 15ean jokatuko da
Urriaren 15ean jokatuko den Galdakaoko lehenengo Duatloi Supersprint inklusiboa aurkeztu da gaur. Ivan Perez, Euskadiko Triatloi Federazioko zuzendaria; Richard Gomez, Mozoilo Triatloi Taldeko ordezkaria; Iñigo Hernando, Galdakaoko alkatea; Amets Iturbe, Gizarte Ekintzako zinegotzia; Asier Korta, Kirol zinegotzia; eta Iñigo Barrenetxea, egitasmoaren babesleen ordezkaria, izan dira probaren nondik norakoak eman dituztenak. Otsailean, igeriketa sari inklusiboarekin Galdakaok zabaldu zuen ildoarekin jarraitu nahi du gaur aurkeztu den probak; izan ere, Iñigo Hernando alkateak azpimarratu duenez, “mugarria jarri zen herrian”. Gaineratu du “ohorea” […]