Irati Zamalloak, Karmel Lacuestak eta Loiola Ealok eramango dute Korrikaren lekukoa Galdakaoko Udalak hartutako kilometroan
Galdakaoko Udala | Ostegunean, martxoaren 21ean, iritsiko da Korrika Galdakaora. Erletxetik 11:55ean sartu, eta jarraian Usansoloko herriari bira eman ondoren helduko da Galdakao erdigunera, 12:30 inguruan. Herri erdi erdiko kilometro bat, 1.780. kilometroa, Galdakaoko Udalak erosi du. Udaletxe ondoko kilometroa da, Ardantza parke ondotik Gipuzkoa kaleko 11. zenbakira arte doana. Udalak herritarren esku jarri du lekukoa eramateko aukera, herritarrak direlako herriaren oinarria, eta eskaera egin dutenen artean zozketa eginda erabaki […]
