Zaintza sistema jomugan, Berdintasunerako XVIII. Jardunaldiak izango dira Torrezabalen, azaroaren 8 eta 9an
Galdakaoko Udalak Berdintasunerako XVIII. Jardunaldiak antolatu ditu “Zaintza sistema, esperientziak eta utopiak” lelopean. Torrezabal kultur etxean izango dira, azaroaren 8 eta 9an. Izen ematea doakoa da eta on line egin daiteke, hemen klik eginda. Torrezabal kultur etxean aurrez aurre egiteko aukera ere badago edo 94 401 05 28 telefonora deituta. Udaleko Berdintasun arloak urtero antolatzen du zita hau eta honako helburua du aurten: feminismotik aztertzea eta eztabaidatzea, historikoki ikusezinak, etxeko eremura baztertuak eta […]
