6 dira Muguru Tabernako berragertzeak utzitako positiboak
Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, berdin mantendu da Muguru Tabernako fokuaren zerikusia duten positiboen kopurua, sei alegia. Orain arte 1105 PCR proba egin direla esan dute Osasun-Sailetik. Bestalde, Basurtuko erietxean 915 PCR egin zituzten, eta 81 positibo izan dira. Proba horietako bakar batek Muguru Tabernarekin zeukan lotura, eta negatibo izan da.
