«EH Distopikala», Gatiburen diska berria
Gatibu euskal taldeak disko berria dauka. Taldeak "EH Distopikala" izeneko diskoaren azala aurkeztu du, euren ustez gorputza eta espiritua astintzeko deia dena. Albuma @emilibosch-ek ekoitzi du eta pop elektronikoa, funkya, aire latinoak eta tropikalak izango ditu. Izenburuak, batetik, 80ko hamarkadan ezagun egin zen Euskal Herri Tropikalaren kontzeptuari egiten dio erreferentzia, eta, bestetik, pandemiak zein larrialdi klimatikoak gizartean eragin duten etorkizun distopiko ia apokaliptikoaren iragarpenari. Gogorarazten dizuegu taldeak 2020an argitaratu zuela […]
