Korrika eta Euskaraldiaren aurkezpena “Hitza eta Ekintza” leloaren hizkiekin getxotarrek larunbatean osatuko duten mosaikoarekin
Getxoko Udala | Aurten euskararen aldeko Korrika eta Euskaraldiarekin Getxon bat egitera animatzeko ekitaldia izango da Areetako Geltokia plazan larunbatean, otsailaren 26an. Ekitaldi hori aurkeztu dute Amaia Agirre alkateak, Lohitzune Rodriguez, Uribe Kostako Korrika arduradunak eta Rozio Luces Getxoko Euskaraldiaren Getxoko batzordeko (Udalak , eta Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteek osatuta) kideak. Hiru ordezkariek dei egin diete getxotarrei ekitaldian parte hartzeko, bertan Hitza eta Ekintza leloaren hizkiak eskuekin koloreztatzera gonbidatuta baitaude, ondoren […]
